XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Babiloniak lehenengo assyriarrek gero eta babiloniarrek bigarrenez, ezarri zuten beren agintea ibaiarteko lautadan, baina ez modu iraunkorrean.

Kanpoko Inperio batek ezarri zuen, azkenik, bere boterea, Pertsiak, Inperio zabalago baten barnean lurralde hau ere bilduz.

B) EKONOMIA KONPLEXUA.

Mesopotamia-ko ekonomia ere, Egypton bezala, nekazaritzan oinarritua zegoen: garia, garagarra, oliba, palmera eta frutarbolak ziren laborerik zabalduenak.

Lurraren aberastasuna eskasagoa zen tokietan, hots, Mesopotamia Garaian, abelazkuntzak ere bazuen bere garrantzia: behiak, ardiak, txerriak, ahuntzak....

Lortzen zen nekazal soberakinaren truke, falta zitzaizkion lehengaiak eskuratzen zituen Mesopotamia-k: harria, egurra eta metalak.

Honela merkatalgoak indar handia hartu zuen; bertako hirien artean ez ezik, kanpokoekin ere bazituen merkatal harremanak: Egypto, Txipre edo Indus-ko lautadarekin esate baterako.

Kanpotik zetozkion produktu hauek landu egiten ziren eta horrela artisautzak garapen handia ezagutu zuen.

Ondoriobidez, bai ekonomiak eta bai gizarteak konplexutasun berri bat iritsi zuten.

C) ANTOLAMENTU SOZIOPOLITIKOA.

ERLIEBE ASSYRIARRA. Asurbanipal erregea, ehizaldian. Assyriarrak herri gerlaria ziren: mugimendua eta indarra ongi irudiztatu ohi dituzte.